GRAVNI Txapelketako sailkapen ligaxka azken txanpan sartu da, eta asteburuan jokatu den laugarren jardunaldiak interes handiko norgehiagokak eskaini ditu. Bizkaia Iparraldegaz neurtu da, Gipuzkoa Arabagaz, eta Nafarroa, Errioxagaz.
Berriz ere, Markina-Xemeingo Uni-ak hartu zituen Bizkaiko zesta puntako norgehiagokak zapatuan [apirilak 1]; Mutrikun jokatu ziren, bestalde, Gipuzkoa eta Arabaren artekoak.
Pilotariak zesta-punta jokatzen. Argazkia: Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkartea
Iparraldeko bikotea izan zen nagusi gazte mailan, Markina-Xemeinen, baina beste bi partidak 22 azpikoa eta senior mailakoa Bizkaiak irabazi zuen. Gazte mailan, 35 eta 24 irabazi zieten Bixente Gonzalezek eta Pierre Harynordoquy-k
Urko Lekerikabeaskoa gernikarrari eta
Danel Mandiola markina-xemeindarrari. 22 azpikoetan berriz, 35 eta 27 irabazi zuten
IƱaki Urriolabeitia eta
Jon Mandiola markina-xemeindarrek, eta 35 eta 28
Antxon Alberdi etxebarritarrak eta
Anton Gandiaga markina-xemeindarrak.
Gipuzkoarrak izan ziren garaile Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatutako partida bietan.
Ekaitzek eta
Mikelek 35 eta 14 irabazi zioten arabako bikoteari, eta
Cosmek eta
Aitor Andonegik 5 tantoko aldeagaz lortu zuten garaipena, markagailua 35 eta 30 utzita.
Lehen fasea hilaren 9an amaituko da, beraz, selekzio guztiak dena ematen ari dira lidertza eta ondorengo finalerako txartela eskuratzeko. Finalerdiak,
apirilaren 21ean eta 22an lehiatuko dira.