Gazteek independentziarako duten hautua berrestu eta “mugimendu indartsu bat sortzeko” hasi dute kanpaina Ondarroako hainbat gazte eragile eta norbanakok. Gainera, maiatzaren 7an herri galdeketa egingo dela eta, hori aprobetxatu nahi dute. “Egun hori inflexio puntutzat hartuz, hainbat ekintza antolatu ditugu”.
“Espainiar Estatuaren ustelkeria gehien jasaten dugun kolektiboa gara. Esan ziguten, ikasiz eta lan eginez gero, izugarrizko etorkizuna edukiko genuela. Baina orain ikusi dugu ez dela holakorik gertatuko; guztiz prekario izan edo Euskal Herritik kanpora joatera behartu gaituztela ikusi dugu”. Halaber, Espainiaren menpe egoteak “zapalkuntza asko” ekartzen dietela diote. “Hezkuntza erreforma frankista, gure gorputzan jabe ez izatea, etxebizitza luxu bat izatea edota miseria gorriko bizi baldintza
Horren guztiaren aurka egiten duten gazteak jazarpena jasaten dutela diote. “Nazkatuta gaude euskal burgesiak eskaintzen digun marko autonomikoarekin. Ikusten dugun alternatiba bakarra independentzia da”.
Antolatu dituzten ekintzak:
- Apirilak 5 (eguaztena): “Aldarri independentistagaz batera, egin Korrika geure kilometroan! (10:20ean, Kafe Marina aurrean)”
- Apirilak 13,14,15: Gazte Akelarrea, Zornotzatik Igorrera, Sugarraren dantzan independentziara! lelopean. Aberri Egunean Gernika-Lumora.
- Apirilak 22: Argazki erraldoia hondartzan, 13:00etan. Gaztiok independentzia! lelopean.
- Apirilak 28: Horma irudia egin.
- Apirilak 29: Gazte Eraiki topaketak, Markina-Xemeinen. “Euskal Herria eraikitzeko tresnak garatzeko topaketak”.
- Maiatzak 7: Herri galdeketa Ondarroan. “Hartu bozka eskuan eta esan argi eta garbi etorkizun bat nahi dugula!”.