Ondarroako talde, elkarte eta norbanakoak giza eskubideen urraketen kontra kalera irten ziren zapatuan [apirilak 1]. Euri, haize zein aterri,
10:00etan hasi eta 20:00ak arte, hainbat lagun batzen joan ziren Alamendan egin zen egonaldi txandakatura. Berandu izan baino lehen, Ibon Iparragirre herritarra eta larriki gaixo dauden beste preso guztiak etxera ekartzea eskatu zuten.
Herriko
28 taldek hartu zuten parte egonaldi txandakatuan. Ordu erdiro txandak aldatzen joan ziren, eta norbanakoak taldeen txanda batera edo bestera batzeko aukera izan zuten. Ondarrutarrez gain, eskualdeko bizilagun batzuk ere hartu zuten parte ekitaldian. Gaur egun 13 dira larriki gaixorik dauden presoak eta horiek ere pertsona guztien eskubidea den osasunerako eskubidea daukatela aldarrikatu zuten pankarta atzean edo poltsak eskuetan hartuta.
Elkarretaratze Orokorra. Argazkia: Iratz Urkiza Beitia.
Pankarta hartzen lehen taldeak
Ernai, Eguzki eta Gure Esku Dago izan ziren eta horren ondoren txandakatzen joan ziren ordu erdiro, atsedenik barik,
OHZ eta
Radixu,
Artelan eta
Aurrera FT,
Kresala eta
AEK,
Garraxika, Harrera elkartea,
Ondarroako Udala,
Tramana & Brix, Salserak,
Sortu,
Aurrera Mendi Taldea,
Etxelilako taldeak,
Oilotokixe,
Portuko Ranpi,
LAB,
OGA eta
Mirentxin,
Aitzol eta Botxen lagunak,
Bertsolariak eta Bateleroak eta
Zeuk Pentsa Kuadrilli.
19:30etik 20:00etara egin zen elkarretaratzerik handiena, talde denak batu ziren Alamedan
Etxerat eta
Iparra Galdu Baik elkarteekin batera, txandakatzeari amaiera emateko.