Ekintza zapatuan [apirilak 8] izango da, 21:00etan, Goxalde elkartean. Eta horretan parte hartu nahi duten herritarrek tabernetan izena eman behar dute. Bertsolariak Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia izango dira. Ekintza horretan, baita ere, egun berean Ondarroan aurkeztuko den Lea-Artibai mailako galdera aurkeztuko diete herritarrei, baita abestia eta bideoklipa ere.