Korrika Txiki egin dute Ziortza-Bolibarren
Zapatu arratsaldean [apirilak 1] Aranbaltz Kultur Elkartearen eta Markola Guraso Elkartearekin elkarlanean, Korrika Txiki egin zuten Ziortza-Bolibarren. Euskararen aldeko ekintzak hainbat ume, guraso eta herritar batu zituela jakitera eman dute.
Korrika Txiki egin aurretik, baina, petoak margotu zuten umeek, eta korrika egin eta gero, mokadutxoa jateko aukera eduki zuten.