Ondarroako San Ignazioko kaltetuek 13 hilabetez euren etxebizitzetatik kanpo daudela salatzeko elkarretaratzea egingo dute zapatuan [apirilak 8], 11:00etan, Kamiñalden. Herritar guztiei agerraldian parte hartzeko deia egin nahi izan diete kaltetuek; agerraldira zapi gorriekin joateko eskatu dute.
Kaltetuek otsailean Kamiñalden egin zuten agerraldia.