Proba apirilaren 29an egingo da, eta Euskal Herriko Sup Race zirkuituaren baitan dago kokatuta; proba puntuagarria izango da. Dena dela, zirkuitu horren baitako proba egiteaz gain, Ondarroako Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteko kideek lasterketa herrikoia ere antolatu dute egun bererako.
Interesatuek Internet bidez eman behar dute izena; apirilaren 26ra arteko epea dago. Dena dela, lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena. Probetan parte hartzera animatzeko, Eskilantxarrikoek bideoa egin dute (goiko bideoa).
Ondarroako proba egin eta gero, Euskal Herriko Sup Race zirkuituko hurrengo probak ondoko datetan izango dira:
Maiatzak 20: Gasteiz
Maiatzak 28: Getxo
Uztailak 1-2: Zarautz
Uztailak 8-9: Zarautz (surf
Irailak 9: Deba
Irailak 30: Plentzia
Eskilantxarriko kideek otsailean HITZAri jakin eragin ziotenez, estreinako egingo da horrelako proba bat Ondarroan. “Proba iaztik gabiltza Ondarroan egin nahian, baina orain arte ez dugu antolatzeko aukerarik eduki”.
Ondarroako probari dagokionez, ibilbidearen inguruko prestaketagaz arduratuko da Eskilantxarri. Eta aurreratu dutenez, ibilbidea zelakoa izango den prest daukate; ibilbide konbinatua izango du, eta parte hartzaileek ibaiko eta itsasoko uretan ibiltzeaz gain, hondartzetan taulak eskuan hartuta korrika egin beharko dute. “Parte hartzaileek Arrigorri hondartzatik irtengo dute, eta errekan gora Zubi Zaharrera arte joan beharko dute. Zubi Zaharraren parean buelta egin, eta errekan behera itsasora irtengo dute Lekeitiorantz. Baliza bat ipinita egongo da, eta horri buelta eman ondoren, Mutrikurantz joan beharko dute. Tartean, Saturrarango hondartzan eta Arrigorri hondartzan taulak besoan hartu eta korrika ere egin beharko dute”.
Lasterketa herrikoia. Honek 6 kilometroko luzera edukiko du. “Bazkideek, herritarrek eta zirkuituan parte hartzeko aukerarik ez dutenek parte hartu ahal izango dute bertan. Izan ere, zirkuituan parte hartzeko baldintzetako bat da federatuta egotea”. Ondarroan zaletasuna ere badago, eta lasterketa herrikoian parte hartze zabala espero dute. “Gero eta zaletu gehiago daude inguruan. Ondarroa, esaterako, kirol hau praktikatzeko toki egokia da. Erreka eta itsasoa bertan ditugu, eta urte osoan kirola praktikatzeko baldintza nahikoa onak egoten dira”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.