Dena prest dago Etxebarriko
64. Sari Handia hasteko. Domekatik [apirilak 9] aurrera, sei egunetan, 20 idi pare aterako dira Etxebarriko probalekura onena emateko asmoz. Saio bakoitzean hiru eta lau idi bikote aurkituko dira plazan, Etxebarriko manta lortzeko norgehiagokan.
Lehen eguneko saioa eta apirilaren 16 eta 17koak
18:00etan hasiko dira; hurrengo egunean jokatuko dena [apirilaren 10ean]
22:00etan ospatuko da, eta ordu berean ekingo diete probei bai eta apirilaren 14an eta 15ean ere.
Aurtengo probetan
12.260 euro banatuko dira sarietan. Irabazleak 1.600 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.400 euro eta hirugarrenak 1.200 euro. Lehenengo zortziek diru saria eta trofeoa edukiko dituzte, eta eskualdeko onenarentzat ere 300 euroko saria eta akuilu sorta egongo dira. Lehiaketa E.H.K.F.ak kontrolatuko du.
EGITARAUA
Apirilak 9, domeka.
- Iñaki Lopategi (Billela).
- Oliden (Orio).
- Artasoro (Errenteria).
- Txomin Renteria (Bakio).
Apirilak 10, astelehena.
- Mendigoitxi (Eibar).
- Nerea Telleria (Lasarte).
- Korta (Gabiria).
Apirilak 14, barikua.
- Juanjo Etxeberria (Gatika).
- Aburuza (Oiartzun).
- Itxinarte (Gatika).
Apirilak 15, zapatua.
- Patxi Irarreta (Errenteria).
- Sidreria Andrakas (Lemoiz).
- Iñaki Oliden (Orio).
Apirilak 16, domeka.
- Belarreta (Urretxu).
- Biritxinaga (Bakio).
- Retegi (Ormaiztegi).
- Ekaitz Elordui (Berango).
Apirilak 17, astelehena.
- Laski (Birle).
- Lopiortu (Erandio).
- Rafa Alegria (Bermeo).