Urriak 5, 6 , 7 eta 8 ospatuko da aurten Ondarroan IV. Marabilli Sormen Festibala, eta dagoeneko antolatzaileek jaialdian parte hartuko duten lehen izen batzuk zabaldu dituzte. Hala, urriaren 6an (barikua)
Amparanoia taldeak kontzertua emango du, eta Bernardo Atxagak
Gogoeta bat harri baten inguruan beren beregi idatzitako hitzaldia emango du. Egun berean, gauez, Koldo Almandozen
Sipo phantasma filma proiektatuko dute, arrasteko itsasontzi baten barruan. Zea Maysen txanda zapatuan (urriak 7) izango da; talde ospetsuak zapatu gauean eskainiko du kontzertua.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, irudimenez betea dator aurtengo jaialdia. “Aurrerago, aurtengo jaialdian parte hartuko duten izen gehiago jakitera emango ditugu”. Kontzertuetako sarrerak ere laster jarriko dituztela salgai esan dute. Horiek Beikozinin (tokian bertan eta
Interneten) eta Zurrumurru liburudendan egongo dira salgai. “Gora Marabilli!”