Alde batetik, Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertua egongo da barikuan [apirilak 7], 17:30ean, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Bestetik, zapatuan [apirilak 8], Mutrikuko Udalak antolatutako Musika Hilabetearen baitako azken emanaldia eskainiko du Arriola & Barandiaran bikoteak, 20:00etan, komentuan.
Musika eskolak jakitera eman duenez, gaurko kontzertuak bi zati edukiko ditu: «lehenengoan bakarlari bat ariko da gitarrarekin (Vesi), eta bigarrenean Blackstar taldearen lehengo kontzertua eskainiko dugu».

Argazkian: Vesi eta Blackstar taldeko kideak. Argazkia: Mutrikuko Udal Musika Eskola
Musika eskolakoen errepertorioa. Vesik ondoko hiru abestiak eskainiko ditu:
All of me,
Solo tu eta
Badira hiru aste.
Blackstar taldeak, aldiz, lau abesti eskainiko ditu:
Bajo el mismo sol,
Sin miedo a nada,
Lorerik ederrenak eta
Live is life.
Zapatuan, aldiz, Nerea Arriola Mendieta biolin jotzaileak eta Esther Barandiaran Amillano piano jotzaileak emanaldi lasaia eskainiko dute. Aurreratu dutenez, bikoteak bederatzi pieza eskainiko ditu; Mozart, Wieniawski, Vieuxtemps, F. Chopin eta Sarasate musikari eta konpositoreen abestiak eskainiko dituzte.