Moda desfilea antolatu dute Markina-Xemeinen
Bekobenta Eskolako DBH 4. mailako ikasleek moda desfilea antolatu dute Markina-Xemeinen ikasbidaiara joateko dirua lortzeko. Desfilea zapatuan [apirilak 8] izango da, 18:00etan, UNI frontoian.
Ikasleek antolatutako moda desfilean Markina-Xemeingo zortzi dendak eta sei ileapaindegik hartuko dute parte. Ikasleak eurak izango dira modeloak, eta jakitera eman dutenez, ia denek hartuko dute parte desfilean, 32 ikasle inguruk. Musikagaz eta ekitaldia aurkezteaz ere ikasleak eurak arduratuko dira. “Frontoia apaindu egingo dugu desfilerako; ikuskizun polit bat izatea da gure asmoa”, adierazi dute ilusioz beteta.
Sarrerak herriko dendetan daude salgai adinaren arabera prezio ezberdinetan. Horrela, 4 eta 10 urte bitarteko umeek 3,50 eurotan dituzte eskura, eta nagusiek, 4 eurotan. Egunean bertan ere lortu ahalko dira sarrerak, baina zapatuan 5 euro balioko dute.