Musika emanaldiak egongo dira aukeran gaur eta bihar, Mutrikun
Udal musika eskolako ikasleek gaur eskainiko dute emanaldia, 17:30ean, Zabielen. Bihar, aldiz, udalak antolatutako Musika Hilabetearen azken emanaldia egongo da, 20:00etan, komentuanBi musika emanaldi egongo dira aukeran, gaur eta bihar, Mutrikun. Alde...
Udal musika eskolako ikasleek gaur eskainiko dute emanaldia, 17:30ean, Zabielen. Bihar, aldiz, udalak antolatutako Musika Hilabetearen azken emanaldia egongo da, 20:00etan, komentuan
Bi musika emanaldi egongo dira aukeran, gaur eta bihar, Mutrikun. Alde batetik, Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertua egongo da gaur, 17:30ean, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Bestetik, bihar, Mutrikuko Udalak antolatutako Musika Hilabetearen baitako azken emanaldia eskainiko du Arriola & Barandiaran bikoteak, 20:00etan, komentuan.Musika eskolako kideek jakitera eman dutenez, gaurko kontzertuak bi zati edukiko ditu: «lehenengo zatian bakarlari bat ariko da gitarrarekin (Vesi), eta bigarrenean, berriz, Blackstar taldearen lehengo kontzertu bat eskainiko dugu».
Gaurko errepertorioa
Vesik ondoko hiru abestiak eskainiko ditu: All of me, Solo tu eta Badira hiru aste.
Blackstar taldeak, aldiz, lau abesti eskainiko ditu: Bajo el mismo sol, Sin miedo a nada, Lorerik ederrenak eta Live is life.
Bihar, aldiz, Nerea Arriola Mendieta biolin jotzaileak eta Esther Barandiaran Amillano piano jotzaileak emanaldi lasaia eskainiko dute. Aurreratu dutenez, bikoteak bederatzi pieza eskainiko ditu; Mozart, Wieniawski, Vieuxtemps, F. Chopin eta Sarasate musikari eta konposito- reen abestiak eskainiko dituzte.