Mutriku Rugby Taldeak 300 ikasle baino gehiago bildu ditu San Miguel futbol zelaian
Ondarroa, Mutriku eta Debako ikasleek errugbia probatzeko aukera eduki dute gaur [apirilak 7], Mutrikuko San Miguel futbol zelaian. Ekintza Mutriku Rugby Taldeak antolatuta egon da. Azaldu dutenez, ekintzarekin kirol modalitate hori ezagutzera eman eta ikastetxeetan ere bultzatu nahi izan dute. Irakasleek esan dutenez, iaz baino ikasle gehiago batu dira aurten.
10:00etan heldu dira ikasleak Mutrikuko futbol zelaira, eta 12:30ak bitartean, partida txikiak jokatu eta bestelako ariketak egiteko aukera eduki dute. Futbol zelaia bete-bete egin dute, eta eguraldia lagun, ondo pasatu dutela esan dute bateko eta besteko ikasleek.