Harrera ona eduki du aurten ere Lekeitioko Musikaia musika eskolak antolatutako II. Musikaia Egunak. Herritarrek pozik eta gogotsu hartu zuten musika eskolako ikasleek eskainitako ospakizuna.
II. Musikaia Eguneko kalejira. Argazkia: Musikaia
Nautikatik irten, eta bi taldetan banatuta, kalejiran ibili ziren bariku arratsaldean [apirilak 7], Musikaiako musikari gazteak, herria musikaz girotzen. Batzuek portutik eta besteek Eskolapetik egin zuten ibilbidea herrian zehar lehenengo, eta ondoren, plazan elkartu ziren guztiak emanaldi berezi bat eskaintzeko.
Musikaia eskolako ikasleak portuan zehar kalejiran. Argazkia: Musikaia
Balorazio ona. Banda txikia, koral gaztea eta korala eta hainbat musika tresna entzuteko aukera eduki zuten herritarrek, eta gustura geratu ziren musikari gazteen emanaldiagaz. Musikaiako zuzendariak ere balorazio ona egin dute. «Oso pozik geratu ginen», esan dute.
Musikaiako ikasleak abesten plazan. Argazkia: Musikaia