Irakurzaletasuna bultzatu eta herritarrak liburutegia erabiltzea bultzatzeko, Mutrikuko Udalak liburutegirako ekintza ezberdinak prestatu ditu. Hala, umeentzako ipuin kontaketa saio bat, liburuen merkatu txikia, Ramon Saizarbitoria idazlearekin solasaldia eta zozketa bat egingo ditu.
Zozketan hilabete osoan
liburuak maileguan eramaten dituzten erabiltzaileek parte hartuko dute. Eta adinaren arabera, sariak ere ezberdinak izango direla jakitera eman dute:
- 0-6 urte bitartekoen artean: liburu sorta bat.
- 6-12 urte bitartekoen artean: liburu sorta bat.
- 12-25 urte bitartekoen artean: tablet bat
- 25 urtetik gorakoen artean: liburu irakurgailu bat
Zozketa horretaz gain, ondoko ekintzak ere egingo dira apirilean:
- Apirilak 25: Amaia Puin ipuin kontalariaren saioa. 17:00etan 1. saioa (3-5 urte bitarteko umeentzat); 17:45ean 2. saioa (6-8 urte bitartekoentzat)
- Apirilak 27 eta 28: liburuen merkatu txikia, liburutegiko sarreran. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Horretan, jendeak emandako liburuak eta liburutegian soberan daudenak eskuratu ahalko dituzte herritarrek, doan. “Mota guztietako liburuak eskuratu ahal izango dira, batzuk erabilitakoak eta beste batzuk bikoiztuta daudenak eta inork inoiz erabili ez dituenak”.
- Apirilak 29: Ramon Saizarbitoriarekin solasean eta Ziriako Andonegi Ipuin Lehiaketaren sari banaketa, 12:00etan, liburutegian.