Bigarren urtez jarraian, Lekeitioko Tximista atletismo taldea, Bizkaiko txapeldun gelditu da. Zapatu arratsaldean [apirilak 8] eta domeka goizean [apirilak 9] lehiatu zen txapelketa
Durangon. Taldekako garaipenaz gain, 4×400 metroko erreleboan garaipena eta 4×100 metroko erreleboan 3. postua lortu zuten Tximistako neskek.
Tximista Atletismo Taldeko neskak erdian, Durango eta Santurtziko atletekin. Argazkia: Tximista
18 probak osatzen dute txapelketa eta horri errelebo biak gehitu behar zaizkio ( 4×100 eta 4×400). Talde bakoitzeko persona bakarrak parte hartzen du proba bakoitzean, eta zortzi atletak parte hartzen dute erreleboetan. Tximistak lehen postua lortu zuen luzeera jauzian, 800 metro, 5km martxan eta 4x400m erreleboetan besteak beste.
Proba guztiak kontuan hartuta, Bizkaiko
talderik onena izatea lortu du Tximista Atletismo Taldeak, lehiaketa bikaina burutuz. Bigarren Bidezabal taldea sailkatu zen eta hirugarren Santurtziko atletismo taldea.
Tximista taldeko arduradunak pozik agertu dira taldeko atleten emaitzekin. “Lekeitio, Markina-Xemein, Amoroto eta inguruetako neskez osatutako talde gazte batentzat
garaipen izugarria da”, azpimarratu dute, egiten duten lan bikaina goraipatuz.
Tximista atletismo taldeko kirolariak. Argazkia: Tximista