Euskal dantza ikastaroa antolatu du Lekeitioko Zaletxuak taldeak
Zaletxuak taldeak antolatuta, Euskal dantza ikastaroa egongo da Lekeition apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26an. Ikastaroa bi txandatan egingo da: hasiberriek 19:00etatik 20:30era eta ibilitakoak 20:00etatik 21:30era. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 21ean eta 22an eman behar dute izena Kultur etxean, arratsaldez. Euskal erromeri eguna maiatzaren 27an izango da.