Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta txikien kategorietako neska-mutilak Umeen Hondartzako Futbol Txapelketa jokatzen ari dira Isuntza hondartzan. Guztira 16 talde parte hartzen ari dira aurten.
Astelehenean hasi zuten norgehiagoka eta
zapatura arte jokatuko dituzte ligako partidak. Finalak, ostera,
maiatzaren 14an jokatuko dira, eta sari banaketa ere egun horretan izango da.
Marearen arabera hasten dira partidak. Astelehenean [apirilak 10] 10:00etan jokatu zuten lehenengoa, gaur [apirilak 12], berriz, 11:00etan hasi dira.
Umeak aurtengo txapelketa jokatzen Lekeitioko Isuntza hondartzan. Argazkia: Lekeitio Futbol Taldea