Informatikako ikastaroak emango dituzte Markina-Xemeingo Beti Jai elkartean
Apirilaren 24an hasi eta ekainaren 28ra arte, informatika ikastaroak eskainiko dituzte Beti-Jai elkartean. Astean bi egunetan emango dituzte eskolak, astelehenetan eta eguaztenetan, 16:30etik 18:00etara.
Ikastaroak, gehienez, 12 pertsonakoak izango dira, eta parte hartu nahi duenak Jubilatuen tabernan eman behar du izena. Bazkideek 20 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek, 30 euro.