Zegoen harrizko altarea kendu eta altare modura Xemeingo udaletxean zegoen
egurrezko mahai bat jarriko du Markina-Xemeingo Udalak Arretxinagako baselizan. Azken egunetan, baseliza konpontzen dabil udala, eta altarea ere berritzea erabaki dute.
Burutu duten lan nagusia adreiluez egindako lurzoruan zeuden
zuloak estaltzea izan da. “Adreilu zaharrak dira eta berriak ez dira berdinak izango, baina antzeko itxura ematen ahalegindu gara”, azaldu du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak.
Orain arte zegoen harrizko altarea kendu eta lurzorua konpontzen ari da udala.
Lurzoruko zuloak estaltzeagaz gainera, haitzen ingurua ere
txukundu nahi izan dute. “Hiru haitz handien inguruan egindako zementozko estaldura horiek kendu eta harria lehengoratu nahi dugu”, zehaztu du alkateak. Hala ere, harriak mugitzeko arriskua badago, dagoen modura utziko dutela azpimarratu du. “Arretxinagako baseliza altxor handia da, eta ondo zaindu behar dugu”.