Skateboardaren zaleek topagune berria izango dute Markina-Xemeinen. Udalak skate-parke bat eraikiko du Barroeta futbol zelairantz dagoen lursail batean. Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak adierazi duenez, dena ondo joanez gero, Aste Santuko oporren ondoren hasiko dira eraikitzen.
Herritarrek egindako eskariari erantzuten dio skate-parkearen egitasmoak. Izan ere,
sinadura bilketa bat egin zuten udalerrian aisialdirako elementu berria eskatzeko, eta udala bat etorri zen egitasmoarekin. Kokalekua hautatzeko
eremu egokia aurkitzeak luzatu du proiektua; hasiera batean beste kokaleku batzuk proposatu ziren, baina, azkenean, skate-parkea egiteko ez zirela egokiak iritzi eta Barroetara bidean dagoen zelaia aukeratu dute horretarako.
Barroetarantz bidean dagoen berdegunean eraikiko dute skate-parkea.
Alkateak azaldu duenez,
bainuontzi formakoa izango da, adin eta maila denetako zaleentzat diseinatuta. Gainera, parkea eremu inundagarri baten jarriko dutenez, beherantz egingo dutela zehaztu du.