Gure Esku Dago-k antolatuta,
Herri galdeketak eta erabakitzeko eskubidea hitzaldia egin da gaur [apirilak 25] arratsaldean Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean. Eta jakitera eman dutenez, aretoa bete-bete egin da. Mari Eli Ituarte Markina-Xemeingo Gure Esku Dago-ren kideak gidatu du hitzaldia, eta hizlariak ondokoak izan dira: GarbiƱe Biurrun epailea, Angel Oiarbide
Gure Esku Dago-ren bozeramailea eta Xabier Barandiaran soziologian doktorea eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren kabineteko arduraduna.
Ezkerretik eskumara, Ituarte, Oiarbide, Biurrun eta Barandiaran. Argazkia: Gure Esku Dago
Aretoa, herritarrez beteta. Argazkia: Gure Esku Dago