Maiatzaren 7ra begira mutrikuarrek egindako abestia oinarritzat hartuz, Mutrikuko Gure Esku Dago-k ekintza egingo du barikuan [apirilak 28], 20:00etan, Beheko Plazan. Azaldu dutenez, kiroldegian zumba erakusten duen herritarrak koreografia bat proposatuko du, eta denbora tarte baten hori ikasteko aukera edukiko dute herritarrek. Behin ikasita, abestiaren bideoklipa proiektatu eta dantzan egingo dute.
Herritarrei ekintzan parte hartzeko deia egin diete Mutrikuko Gure Esku Dago-ren kideek. “Nahi duenak dantza egitea, nahi duenak kantatzea…”. Ekintza jai giroan egingo dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.