Ondarroako Kamiñazpiko jaien baitan ekainaren 2an egingo den play back lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 20an amaitzen dela jakitera eman dute; interesatuek Amarratza tabernan izena eman behar dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez,
hamar lehiakide baino gehiago aurkezten badira, finalaurrekoa egingo da. “Noiz eta non egingo den finalaurrekoa telefonoz esango zaie parte hartzaileei”. Halaber, parte hartzaileei
musika ondo grabatuta eramateko eskatu diete antolatzaileek. Antolatzaileak ondokoak dira: Kamiñazpiko Jai Batzordea, Trama & Brix antzerki taldea eta Txo! antzerki kolektiboa. Laguntzaileak: Amarratza eta Ganbara.
Talde bat, iazko jaietako play back lehiaketan parte hartzen.