Astelehena jai eguna dela eta, zapatuan [apirilak 29] eta domekan [apirilak 30] ospatuko da aurten automobilismoren jai handia Lea-Artibai eskualdean. Inoizko parte hartze handiagogaz dator gainera, VI. Lea-Artibai Rallya. Proba antolatzen duen
Kastinparro Racing taldeko kideek 70 bat parte hartzaile inguru espero bazituzten ere, 92 autok zeharkatuko dute aurten, eskualdea.
Kronometratutako
12 tarte osatu beharko dituzte parte hartzaile horiek guztiek, bi egunetan, Etxebarriko helmugara ailegatzeko: lau lehen egunean eta beste zortzi bigarrenean. Tarte batzuk iazko berdinak direla gogora ekarri dute Kastinparrokoek, beste batzuk ordea, kontrako norabidean gauzatu beharko dituzte. Nabarniz, Ereño eta Ispaster artekoa, Etxebarria eta Aginaga artekoa edo Iturreta eta Markina-Xemein artekoa esate baterako.
Lea-Artibai rally-a.
Iaz Askartza eta Mendexa lotu zituen tartea, bestalde, Mendexatik irten eta
Ondarroaraino helduko da oraingoan, Galtzuaranen dagoen araztegiraino, hain zuzen. Estreineko, gainera, Itsasaurre plazan elkartuko dira parte hartzaileak, euren autoekin, atsedena hartzeko. Beraz, Ondarroako zaleek autoak bertatik bertara ikusi eta rallyaren giroaz gozatzeko aukera edukiko dute. «Herriko parte hartzaileak ere animatu ahalko dituzte. Alde batetik, Edu Gartzia-Salazar eskarmentu handiko gidariak Iñaki Del Rey kopilotuagaz hartuko du parte, eta bestetik, Harkaitz Alkortaren eta Alain Ugartetxearen lehen lasterketa izango da».
Ikuskizuna ziurtatuta. Ohi den modura, egiaztapen administratiboekin hasiko dute rallya partaideek. Egiaztapen administratiboak Markina-Xemeingo Kareaga industrigunean dagoen Sportech enpresaren pabilioian egingo dira aurten, 09:00etatik 12:00etara. Ondoren, Etxebarrian, Olaia parean (Erbera kalea) egiaztapen teknikoak gainditu beharko dituzte proban parte hartu ahal izateko. Ikuskapen teknikoak 09:30ean hasi eta 12:30ean amaituko dira.
Egiaztapen guztiak eginda, Markina-Xemeinen bilduko dituzte auto guztiak, Zelaiaren beheko partean. 13:00etan itxiko dute parkea, eta
14:45ean irtengo du lehenengo autoak parketik rallyari hasiera emateko.
Autoak Zelaiko gunera ailegatzen.
Biharko tarteak amaitutakoan, lehenengo etaparen
ekitaldia egitea erabaki dute Kastinparrokoek. «Parte hartzaile guztiak irteera podiumetik pasatuko dira eta galderak egiteko aukera egongo da», zehaztu dute. Hitzordua
20:40ean jarri dute.
Zapatuko TK-2 tarteak, Eibar eta Etxebarria artekoak, ere ikuskizuna eskainiko du. Aurten ere amaiera berezia edukiko du tarte horrek, jauzi eta guzti.
Domekako etapa 08:00etan hasiko da, eta 18:00etan emango diote amaiera rallyari.
Sari banaketa, berriz, 20:30ean egingo da Etxebarrian, Olaia parean eguraldi ona badago edo frontoian euria eginez gero.
Bertoko parte hartzaileak. Beste behin ere, automobilismo munduko aurpegi ezagunak ekarriko ditu eskualdera, VI. Lea-Artibai Rallyak. Besteak beste, Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria, iazko txapeldunak bertan egongo dira berriz ere. Horien ondoan ibiliko dira bai eta Lea-Artibai eta Busturialdeko partaide ugari ere. 18 autotan joango dira bertokoak.
Txus Jaio, III. Lea-Artibai rallyko lehenengo egunean.
Beste batzuren artean, Euskadiko Sportech Rally Txapelketari hasiera ematen dion proban egongo dira
Txus Jaio eta
Jesus Urkidi (Bmw 325 E30),
Ander Learreta eta
Maialen Guridi (Lotus Exige GTR),
Aitor Saizar eta
Gorka Aginaga (Renault Clio Sport),
Jon Murgialdai eta
Mikel Barandika (Citroen Saxo),
Garikoitz Lopez eta
Urko Pagoaga (Citroen Saxo 16v),
Ioritz Abaroa eta
Jonathan Zabala (Citroen Saxo),
Lander Badiola eta
Julen Bilbao (Renault Clio Sport),
Oihan Erkiaga eta
Bernat Iraolagoitia (Citroen Xsara VTS),
Ioritz Odiaga eta
Iker Mintegia (Renault Megane),
Ander Txakartegi eta
Alex Maguregi (Citroen Saxo 16v),
Harkaitz Alkorta eta
Alain Ugartetxea (Renault Clio Sport),
Izaskun Badiola kopilotu lekeitiarra (Ford Fiesta ST),
Mikel Bilbao pilotua (Renault Clio Williams),
Kemen Atxurra eta
Aitor Rocha (Peugeot 309 GTI),
Aitor Irazabal eta
Ander Bikandi (Bmw 325i),
Ibai Agirre eta
Unai Flores (Peugeot 205),
Edu Gartzia-Salazar pilotua (Citroen Saxo Vts),
Jose Jabier Aginaga pilotua (Ford Escort) eta
Xabier Sagastizabal eta
Iñigo Ugalde (Bmw 325i E30).
Parte hartzaile guztien emaitzak uneoro jarraitu ahalko dira. Denborak sarean jarriko dituzte ikusgai,
Fotomotor-en orrian.