Maiatzaren 7an "bai" esatera deitu ditu EH Bilduk herritarrak
EAEko erakundeek behin baino gehiagotan erabakitzeko eskubidea babesteko duten konpromiso irmoa adierazi dutela azaldu du EH Bilduk. Legealdi honetan bertan, herri askotan, Katalunia eta Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen defentsari buruzko ebazpena onartua izan dela gogora ekarri dute ebazpenean onartutako puntuetako bat azpimarratuz: “Udala erabakitzeko eskubidearen alde agertzen da, esparru guztietan, eta beraz bai Kataluniari baita Euskal Herriari ere dagokion eskubidea badela aldarrikatzen dugu. Horregatik euskal jendarteak prozesu libre eta demokratiko baten bitartez bere etorkizuna erabakitzeko duen aukera aintzatesten dugu”.
Aurrekari horregaz, eta Lea-Artibaiko herritarren artean erabakitzeko eskubide demokratikoak duen babes herritar zabala kontuan izanda, berriro ere maiatzaren 7an Lea-Artibain burutu behar den erabakitzeko eskubidearen gauzatze praktikoa babestu behar dutela uste dute. “Demokrazian, hau da, herritarrengan sinisten dugulako”.
HONEKIN LOTUTA: