Langile eta zapaldutako herri prekarioen eskubideak aldarrikatu dituzte Lekeition
Atzoko mobilizazioa antolatu zuten herritarren esanetan, gobernuek argitaratzen dituzten datuak eurak argi uzten dute zapalkuntza egoera areagotu izana. “Lekeition bertan ere prekarietateak milaka aurpegi ditu. Horren adibide baino ez dira ekitaldi honen deialdia egiteko aurreko egunetan zabaldu ditugun jendearen kasu errealak”.
Prekarietatearen normalizazioaren aurrean, ez dela isilik gelditu behar esan zuten. “Zapalkuntziari bere izenetik deitu behar zaio, zapalkuntza horregaz amaitzeko lehenengo egin beharra identifikatzea delako”.
Zapalkuntzari, gainera, taldean erantzun behar zaiola adierazi zuten. “Kolektiboak diren arazoei bakarka nekez emango diegu buelta. Azken urteetan gertatzen ari den desmobilizazio orokorrari aurre egin behar diogu; zapalkuntzaren kontzientzia hartu eta gainditzeko borroka egitea beste biderik ez daukagu”.