Zabalik da Ondarroan Perurekin erakundearen bigarren eskuko azoka solidarioa
Beste behin ere, PERUrEKIN gobernuz kanpoko erakundeak bigarren eskuko azoka solidarioa antolatu du Ondarroan. Gaur hasi eta domekara bitartean [maiatzak 1-7], udal erakusketa aretoan egongo da azoka. Eta herritarrek etxean dituzten eta erabiltzen ez dituzten gauzak bertara eraman ahal dute. Hori bai, apurtutako gauzak ezin dira eraman, horiek ez ditu inork nahi eta.
Azokaren ordutegia: astelehenetik barikura 19:30etik 21:00etara; zapatuan eta domekan 10:30etik 14:00etara.
Azokan biltzen den dirua Perura bideratuko dute taldeko kideek.