GRAVNIko txapelak jantzi dituzte, Markina-Xemein, Berriatua eta Mutrikuko puntistek

Berriatuko Zesta Punta Eskolako Antxon Alberdik eta  Markinako-Xemeingo Zesta Punta Eskolako Anton Gandiaga Goikoetxeak GRAVNI Federazioen arteko Txapelketako nagusien mailako finala irabazi zuten, domekan, Gasteizen, Bizkaiarentzako garaipena lortuz. Alberdik eta Gandiagak 35 eta 21 irabazi zioten Iparraldeko bikoteari, txapelak jantziz. Gazteen mailan, bestalde, Gipuzkoa izan zen garaile. Horrela, Iparralderen kontra jokatu zuten partida gogor baten ondoren, Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor gazte mailako txapeldun bihurtu ziren, bigarren urtez jarraian. 35 eta 28 nagusitu ziren mutrikuarrak.
GRAVNIko finalistak Gasteizen. Argazkia: Euskadiko Pilota Federakuntza

GRAVNIko finalistak Gasteizen. Argazkia: Euskadiko Pilota Federakuntza

Gipuzkoak 22 azpikoetako finala ere jokatu zuen domekan, baina, maila horretan, Iparralde izan zen nagusi, tantu bakarragatik. GRAVNI Txapelketako finalak hartuta, pilotaren hiriburua izan zen domekan [apirilak 30] Gasteiz. Nafarroak ezker paretako titulua berritu zuen, eta trinketean, berriz, Iparralde atera zen garaile.