GED-ren kideek botako dute jaietako txupina
Gaur da paella janerako udaletxean izena emateko azken eguna. Playback lehiaketarako zortzi taldek eman dute izena, eta bihar arte izena eman daiteke Zentral tabernanKaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinaren ostean, musikaz girotuta hasiko dituzte S...
Gaur da paella janerako udaletxean izena emateko azken eguna. Playback lehiaketarako zortzi taldek eman dute izena, eta bihar arte izena eman daiteke Zentral tabernan
Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinaren ostean, musikaz girotuta hasiko dituzte San Gregorio jaiak Berriatuan, eta hurrengo egunetan ere askotariko doinuek hartuko dute herria. Zapatuko Paellada Egunean, esate baterako, Hara! eta Esne Beltza taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.Gaur da paella janerako udaletxean izena emateko azken eguna. Bestalde, biharko playback lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillek bihar arte daukate izena emateko aukera. Zentrala tabernan dago zerrenda; dagoeneko zortzi taldek eman dute izena.
Aurtengo jaien berezitasun nagusia Gure Esku Dago-ren herri galdeketak jaiekin bat egingo duela da. Jai giroa nagusituko da domekan, eta adin guztientzako ekintzak egongo dira.
Bestalde, astelehena izango da udalerriko ume eta gaztetxoen egun handia. Primeran pasatzeko aukera izango dute, zesta jolasetan zein abentura parkean.
Martitzenean ohiko mezagaz eta Sarats dantza taldearen saioagaz hasiko dute San Gregorio Eguna. Gauean, berriz, su emanaldiagaz agurtuko dute Kaxero.
Berriatuko Guraso Elkarteak II. San Gregorio Umeen Pala Txapelketa antolatu du martitzenerako, Mendibarren frontoian. 17:00etan izena eman, eta jarraian bikoteak osatzeko zozketa egingo dute. Sariak banatu ostean, jan-edana egongo da partaide guztientzat.
Zapatuan, gainera, Gababus zerbitzua egongo da. Beraz, eskualdeko hainbat herrietako bizilagunak gaueko autobus zerbitzuaz baliatu ahalko dira Berriatuara joateko.