Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Silikona likidoa izango du ardatz Lea-Artibai Berrikuntza gunean egingo duten 5. Polimers & Medical Applications jardunaldiak

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/05/04
Leartikerrek antolatutako bosgarren Polimers & Medical Applications jardunaldia ospatuko da bihar [maiatzak 5], Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntza eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesa dutenentzat. Aurtengo jardunaldiak silikona likidoa izango du ardatz. Sei izango dira biharko jardunaldian silikona likidoaren inguruan hitz egiteko Lea-Artibai Berrikuntza Gunera hurbilduko diren adituak. Esaterako, Baionako Merkataritza Ganberako Aitor Arbelaizek, Silikona Likidoa eta Osasuna gure lurraldean hitzaldia eskainiko du. Arbelaiz, Leartikerrek zuzentzen duen eta Baionako Merkataritza Ganbera ere kide den Health LSR proiektu europarraren baitan egiten ari den merkatu ikerketaren inguruan ariko da. “Silikona likidoaren erabilera oinarri hartuta, Health LSR proiektuak Akitania-Euskadi-Nafarroa eremuko polimeroen sektoreko enpresen dibertsifikazioa bilatzen du, osasun arlora bideratuz. Horretarako, silikona likidoz egindako 5 prototipo sortu eta ostean enpresetara transferituko dira industrializazio eta merkaturatze prozesuetarako, horrela, proiektuan parte hartzen duten agente ezberdinen lokarri ekonomikoak indartuko dira”, azaldu dute.
Leartiker, medikuntzan erabiltzen diren sistemen hobekuntzan material polimeriko berriak aztertzen dabil.

Leartiker, medikuntzan erabiltzen diren sistemen hobekuntzan material polimeriko berriak aztertzen dabil. Argazkia: Leartiker

Jardunaldiko beste hitzaldi garrantzitsuetako bat Carlos III Unibertsitateko Jose Luis Jorcanorena izango dela azpimarratu dute antolatzaileek. Jorkanok Azal funtzionalaren 3D bioinprimaketaz hitz egingo du. “Gai oso interesgarria da Jorcanok mahai gainera ekarriko duena, 3D inprimaketaren bitartez azal funtzionala lortzeak sendagai eta kremen testak egiteko hain polemikoa den animalien erabilera desagertzea suposatu bait dezake”, zehaztu dute. Etorkizuneko erronka. Markina-Xemeingo zentroarentzat Biomedikuntzaren sektorea etorkizuneko erronka dela azpimarratu dute. “Leartikerren plan estrategikoaren helburua da, teknologia-guneko ikerketa-bolumenaren %30 biomedikuntzaren sektorearekin erlazionatua egotea 2020an”. Sektore horreri lotuta, hainbat akordio sinatu ditu Leartikerrek, enpresa, unibertsitate eta erakunde europarrekin. Leartikerren ikerketa balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak garatzera bideratua dago eta, gaur egungo medikuntzan erabiltzen diren sistemak eta tresnak hobetzen lagunduko duten material polimeriko berriak aztertzen ari gara zentro teknologikoan”. EGITARAUA:
  • 09:15. Ate irekiera.
  • 09:30. Jardunaldiaren aurkezpena. Hizlaria: Jose Javier Egurrola (Leartiker)
  • 09:45. Araudi berriaren arabera osasun-produktuen ekoizpenean erabiltzen diren polimeroen lege-betekizunak. Hizlaria:  Xabier Canals (Tecno-Med ingenieros).
  • 10:15.  Neurrira egindako osasun produktuen betekizunak araudi berriaren arabera. Hizlaria: Claire Murphy (Tecno-Med ingenieros).
  • 10:45.  Silikona Likidoa eta Osasuna gure lurraldean. ?Hizlaria: Aitor Arbelaiz (Baionako Merkataritza Ganbera).
  • 11:15. Kaferako tartea.
  • 11:45.  Silikonazko elastomeroak; erabilerak osasunean eta biomedikuntzan. Hizlaria: Bertrand Bordes (Bluestar Silicones).
  • 13:15. Point of care sektorean aplikazioa izan dezaketen biosensore ekipamenduen garapena. Hizlaria: Arrate Jauregibeitia (Osasen).
  • 12:45. Azal funtzionalaren 3D bioinprimaketa. ?Hizlaria: Jose Luis Jorcano (Carlos III Unibertsitatea).
  • 13:15. Jardunaldiaren itxiera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.