320 triatletak izena eman dute biharko XI. Bermeoko Campos Triatloain
16:30ean hasiko da emakumezkoen proba, eta bost minutu beranduago, gizonezkoena. Iazko irabazle Ander Okamika lekeitiarrak parte hartuko du. Sariak 19:00etan banatuko dituzteKategoria desberdinetan, 303 gizonezkok eta 17 emakumezkok izena eman dute bih...
16:30ean hasiko da emakumezkoen proba, eta bost minutu beranduago, gizonezkoena. Iazko irabazle Ander Okamika lekeitiarrak parte hartuko du. Sariak 19:00etan banatuko dituzte
Kategoria desberdinetan, 303 gizonezkok eta 17 emakumezkok izena eman dute biharko XI. Bermeoko Campos Triatloia Rafa Memorialean. 16:30ean hasiko da emakumezkoen proba, eta bost minutu beranduago, gizonezkoena.Hasteko 750 metro egingo dituzte igerian, gero bizikletak hartu, eta Bermeo eta Bakio artean 24 kilometroko ibilbidea burutuko dute, eta, azkenik, 5 kilometro egingo dituzte arineketan (anoa postuak 0,4 eta 2,8 kilometroetan egongo dira).
Boxeak eta helmuga Lameran izango dira. Dortsalak, berriz, Artza frontoian banatuko dituzte, 12:30etik 15:45era.
Triatloia amaitu eta gero, parte hartzaileek Areneko kiroldegian edukiko dute dutxatzeko aukera.
Sariak
Sari banaketa 19:00etan hastea aurreikusi dute. Irabazleek 300 euro, garaikurra eta Campos kontserben produktu sorta jasoko dituzte. Bigarrenek, 200 euro, garaikurra eta Campos kontserben produktu sorta, eta hirugarrenek 100 euro eta Campos kontserben produktuak irabaziko dituzte.
Urtero legez, bertoko ordezkariek parte hartuko dute Bermeoko proban, kategoria desberdinetan. Izena eman dutenen artean dago Gernikako Arin Arin Atletismo Taldeko Mikel Goitia, eta ANB Urdaitri Motrivation taldetik, berriz, ondorengo hamazortzi triatletek lehiatuko dute: Liher Agirrek, Joseba Arruzak, Alberto Barriok, Gorka Bizkarrak, Jorge Delgadok, Jon Diegok, Javier Fernandezek, Iker Friasek, Haritz Garatek, Pablo Garciak, Javi Goitiak, Gotzon Gondrak, Mikel Loizagak, Jokin Maguregik, Ander Okamikak, Juan Carlos Posadak, Aitor San Vicentek, Joseba Andoni Sanchezek eta Iñaki Varak.
Garraitz Kirol Taldetik Unai Larrondok eta Haritz Garatek izena eman dute, eta Koaxi HIB TTtik Jonatan Joaquin Perezek eta Unai Gojenolak.
Okamika iazko irabazleagaz batera, Delteco Eibar Triatloi Taldeko Pello Osoro iazko bigarren sailkatua ere Bermeon izango da.
Iaz emakumezkoen podiuma osatu zutenetatik, Estefania Gomez hirugarren sailkatuak ere lehiatuko du proba.