Maiatzaren 18an
WWT Euskal Emakumeen BIRA-ren etapa Markina-Xemeinen hasi eta bukatuko da. Izan ere, beste urte batez, emakumeen kirola bultzatzeko bere apustuarekin jarraituz, Udala lasterketaren babesle izango dela jakitera eman dute. Hori dela eta, eguaztenean [maiatzak 3] Bilbon aurkeztu zuten Emakumeen XXX. Biran egon ziren Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak, Joseba Iraolagoitia kirol zinegotzia eta Juanjo Txurruka alkatea.
XXX. Emakume Biraren aurkezpena. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Txirrindularitza lasterketa maiatzaren 17tik 21era izango da. Women’s World Tour-en zerrendan sartu ez bada ere, Emakumeen Birak maila goreneko txirrindulariak bilduko ditu iraungo dituen bost egunetan.
Guztira bost etapa izango ditu Emakumeen XXX. Birak: Iurreta (50km), Markina-Xemein (90,2), Antzuola (77.6), Etxarri-Aranatz-San Miguel de Aralar (58 km) eta Errenteria-Orereta (96 km).