Asteburu gozoa bizi izan du Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak. Partida garrantzitsua zuen jokoan, eta multzoko txapeldun izatea lortu zuen zapatuan [maiatzak 6], Fruiz Kirol Taldeari
1-4 irabazi ostean.
Beñat Malaxetxebarria,
Cheich Coly,
Eñaut Gorosabel eta
Josu Aldazabalen golei esker nagusitu ziren Artibaikoak.
Partidua ondo kontrolatuta izan zuten hasiera hasieratik, 0-1ekoa hirugarren minutuan sartu baitzuten. Gero, 0-2koa etorri zen, baina Fruizek sartutako golak partidua estutzeko balio izan zuen. Partiduak erritmoa galdu zuen, baina Gorosabelek hirugarren gola egin eta markagailuan aldea handitu zenean, lasaitasuna iritsi zen Artibairentzat. Orduan egin ziren berriz ere baloiaren eta partiduaren jabe, eta horrela iritsi zen laugarren gola ere.
Artibai Futbol Taldeko nagusiak garaipena ospatzen. Argazkia: Artibai Futbol Taldea
Iker Santosek entrenatutako mutilek,
Lurraldeko Bigarren Mailako finala jokatuko dute orain, bi partidutara, Zuazo taldearen aurka. Lehen neurketa, zapatuan [maiatzak 13] izango da, 17:00etan Barroetan, eta itzulerako partidua berriz maiatzaren 20an Barakaldoko Ansio futbol zelaian.