Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak herriko turismoa kudeatu eta dinamizatzeko bere jardunean jarraitzen du. Turistentzako liburuxka kaleratu ostean, egitasmo berrien artean, turismoari begirako webgune berria martxan jartzea dute helburu, eta hasita daude lanean.
Webgune berria osatu bitartean, eta batez ere,
bisita gidatuak sustatzeko helburuagaz, Markina-Xemein Turismoa izeneko
Flickr ataria sortu du Turismo Mahaiak eta esteka jubilatuen elkarte eta Euskal Etxeetara bidali dute, herria bisitatzeko gonbita luzatuz. Azaldu dutenez, atari horretan sareratu dira azken aldian Turismo Mahaiak herritarren partetik jaso dituen hainbat argazki.
Markina-Xemein Turismoa Flickr orriko argazkiak.
Turismo Mahaiak herritarrei
zabalik dagoela gogora ekarri du, bai herritarrak taldera gehitzeko bai eta proposamenak entzun zein materiala jasotzeko ere. Elkarlana eta parte-hartzea errazteko, Turismo Mahaiak aurrerantzean posta elektroniko hau erabiliko duela zehaztu du:
turismo@markina-xemein.eus.