Zapatuan [maiatzak 6] izan ziren ospakizunak Zelaiaren hegalean dagoen ermitan. Eguerdiko ekitaldiek jendea batu zuten, eta
giro atsegin eta herrikoia sortu zen bertan.
Elizatxiki, beste behin ere, dotore apaindu zuten, urtean behin bertan ospatzen den elizkisunerako. Ermita bete-bete egin zen, eta ataritik kanpo, aurreko berdegunean zutik, entzun behar izan zuten meza batzuek.
Zerutxuko dantzariak Santa Kurutz jaietan dantzan.
Meza ostean hasi zen Zerutxu Dantza Taldearen
dantzaldia. Karmen egunez egiten duten soka-dantza eskaini zuen Markina-Xemeingo taldeak Elizatxiki eta ziburuen artean dagoen zabalgunean. Ikuskizunaren ostean, mokadutxoak eskaini zizkieten bertan batutakoei jai batzordeko kideek.
Arratsaldeko ekitaldiei dagokionez,
mus eta briska txapelketak jokatu ziren Naroki eta Ilunpe tabernetan.