Munitibarko Oizpe egoitzakoek jakitera eman dutenez, lasterketa domekan [maiatzak 7] egin zen, eta eurek estreinako parte hartu dute; aurten hamargarrenez antolatu dute lasterketa. Enpresek lau pertsonako taldeetan parte hartu zuten, eta Oizpeko langileek talde bakarra osatu zuten. Lasterketak 8,5 kilometroko ibilbidea eduki zuen, eta baldintza bakarra zen taldeko kide guztiak batera hasi eta amaitu behar zutela ibilbidea.
Korrikalariak, behean, eta animatzaileak, zutik. Argazkia: Oizpe.
10:00etan hasi zen lasterketa, eta Oizpekoak 10’47”40an ailegatu ziren helmugara. “Lasterketagaz, egindako denboragaz eta antolakuntzagaz oso pozik geratu ginen”, esan dute. Gainera, agertu dutenez, animatzaile eta guzti parte hartu zuten lasterketan.
Aurtengo esperientziagaz, datorren urtean ere beste taldetxo bat osatu eta lasterketan parte hartzeko asmoa agertu dute. “Horrela, horrenbeste enpresen artean, Oizpek ere bere indarra erakutsi ahal du”.
Oizperen taldea osatu zuten langileak. Argazkia: Oizpe