Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta,
Nautilus, Flyscheko fosilak eta
Karsteko zaporeak bisita gidatuak egongo dira aukeran zapatuan. Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da; turismo bulegoan edo
Internetez egin ahal dira erreserbak.
Karsteko zaporeak bisita gidatua Olatz auzoko San Isidro ermitan hasiko da 11:00etan, eta Goienetxe baserrian amaituko da. «Goienetxen gazta eta bertako txakolina dastatzeko aukera edukiko dute bisitariek». Bisita gidatu horrek, hain zuzen ere, bailarako geologiari eta baserriko artaldeari eta gaztagintzari buruzko informazioa eskaintzen ditu.
Arratsaldean, aldiz, Nautilus interpretazio zentroa bisitatzeko aukera egongo da; 16:00etan izango da bisita gidatua. Horretan, zentroa bisitatu eta gero Zazpi Hondartzak izeneko itsaslabarra ezagutzeko itsas trabesia egingo dute bisitariek. Aurreratu dutenez, arratsaldeko bisita gidatu horrek bi ordu eta erdiko iraupena edukiko du.