Iaz berreskuratutako martxari jarraipena emango dio, aurten ere, Lekeitioko Udalak. 2017ko Lekeitioko Mendi Martxak Ispasterko, Mendexako eta Amorotoko Udalen laguntza izango du, iazko modura, mendi martxako ibilbidea udalerri horietatik igarotzen da eta. Ibilbidea, beraz, Lekeition hasi eta Ispaster, Mendexa eta Amorototik igaroko da, berriz Lekeition amaitzeko.
Maiatzaren 20an amaituko da, Lekeitioko Udalak antolatuta,
maiatzaren 27an egingo den Mendi Martxan izena emateko epea.
Bi motatako ibilbideak egongo dira aukeran: 23 kilometroko luzea eta 12 kilometro eta erdiko laburra.
Mendi martxako antolatzaile eta parte hartzaileak plazan. Argazkia: Lumentza mendi taldea
Aukera ezberdinak. Ibilbide luzea 8:00etan hasiko da herriko plazatik, ibilbide laburrari, berriz, 10:00etan ekingo diote mendizaleek, leku beretik.
Martxan parte hartzeko izena sarean eman daiteke, Lekeitioko Udalaren webgunean, hain zuzen. Ordainketa agiria, berriz,
kiroldegia@lekeitio.eus helbidera bidali beharko da maiatzaren 20a orduko, edo bestela Santi Brouard kiroldegira eraman daiteke.
Ibilbide luzerako izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dute eta ibilbide laburrerako, ostera, 10 euro. Hala ere, ohartarazi dutenez, epez kanpo izena emanez gero, 15 euro ordaindu beharko dira ibilaldi luzeko, eta 12 euro laburreko. 14 urtetik beherako parte hartzaileen izen ematea aldiz, 7 euro izango da, bai eta epez kanpo eginez gero ere.
Parte-hartzaile bakoitzak, opari modura,
kamiseta bana jasoko duela ere jakitera eman dute antolatzaileek.