San Ignazio kaleko lurren, etxeen eta lokalen jabeek elkarretaratzea deitu dute zapaturako [maiatzak 13], Antxoa Eguna dela aprobetxatuta. 12:00etan batuko dira Kalekutzeko eskaileretan, euren jabetzetatik kanpo hamalau hilabete daramatzatela salatzeko.
Saiñazio Mendi Azpixan gestorako kideek elkarretaratzera zapi gorriekin joateko deia egin die herritarrei, urte bete baino gehiago daramatzatelako euren jabetzetara noiz itzuli ahal izango duten jakin barik.
HONEKIN LOTUTA: