Aranzadiko kideak gorpuzkinen bila ibili dira
bi egunetan, Munitibarko
Bengola inguruan. Gune horretan 1937ko apirilaren 26an Munitibarren aurkako bonbarkaketaren ondorioek utzitako hobiraketa bat kokatzen zela jakitera eman dute
Ahaztuen Oroimena elkartekoak. Baina, ahaleginak ahalegin, ezin izan dituzte gorpuzkinak aurkitu.
Gorpuzkien bila Bengolan. Argazkia: Ahaztuen Oroimena elkartea
“Duela 80 urte, miliziano bati lur eman behar izan zioten Bengolan, zerutik jaurtitako bonbek eragindako sakonean. Eztanda eta leherketa haien uhin hedakorren antzera, 80 urtez, memoriak, gertaera haien transmisioa bermatu du”, adierazi dute Ahaztuen Oroimenakoek.
Munitibarko Bengola inguruan hobiaren bila. Argazkia: Ahaztuen Oroimena elkartea
Bengolan hobiratutako gorpuzkinak aurkitu ez badira ere, sakonean, haien memoriak bizirik jarraitzen duela azpimarratu dute.
HONEKIN LOTUTA:
Munitibar bonbardatu zuteneko gorabeherak, 80 urteren ostean