Harkaitz Cano idazlearen
Beti Oporretan liburua landuko du Etxebarriko Irakurketa txokoak
ekaineko saioan. Ekitaldi berezia izango da ekainekoa, izan ere, Harkaitz Canogaz solasaldian jardun ahalko dute parte hartzaileek. Solasaldia
ekainaren 16an izango da, 19:00etan, Etxebarriko Kultur Aretoan. Liburua irakurri eta solasaldian parte hartu nahi dutenek Etxebarriko
Liburutegian eskatu dezakete.
Harkaitz Canoren ‘Beti oporretan’ liburua.