XVII. Iparraldeko Haizeak jaialdiko gisatu txapelketako izen emotea, zabalik
Urtero modura, Gisatu Txapelketa antolatuko du Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak Iparraldeko Haizeak jaialdiaren baitan. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi duten guztiek kultur etxera joan beharko dute. Datorren eguena [maiatzak 18] izango da txapelketan izena emateko azken eguna.
Bertso saioa. Beste alde batetik, Iparraldeko Haizeei hasiera emango dien maiatzaren 19ko Bertso saiorako sarrerak aldez aurretik eros daitezkela jakitera eman dute Aittitta Txiki Kultur taldekoek. Sarrerak Aralden eskura daitezke 5 eurotan.
Bertso saioa, Ikusgarri zineman izango da 20:15ean. Sei bertsolari batuko ditu ekitaldiak: Aissa Intxausti, Sustrai Colina, Odei Barroso, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita.