Sei txirrindulari batera heldu ziren helmugara, garaipena lehiatzeko, eta Azkarate (Caja Rural-Seguros RGA) izan zen Euskaldun Txapelketako seigarren probako bizkorrena.
Iker Azkarate besoak altzatzen Berriatuko helmugan. Argazkia: Berriatuko Udala
Seiko txirrindulari multzo horretan heldu zen
Txomin Juaristi Arrieta txirrindulari markina-xemeindarra. Hirugarren postua lortu zuen Baque-BH Team taldeko txirrindulariak, lasterketa bikain baten ostean, eta eskualdeko lehenengo txirrindulariaren saria ere eraman zuen.
36. San Gregorio Saria lasterketako irabazleak. Argazkia: Berriatuko Udala
Guztira, 131,5 kilometroko ibilbidea egin ziten txirrindulariek Berriatutik irten eta Ondarroa eta Lekeitio arteko kostako bidean zehar. Mutriku eta Debatik ere egin zuten azken buelta parte hartzaileek. Guztira,
39 txirrindulari heldu ziren helmugara.
Lehenengo euskalduna. Azken egunetan podium gainean ibili da Txomin Juaristi. Aurreko egunetan, Elite eta 23 azpiko kategorian, Espainiako lasterketarik hoberentzat daukaten 45. Bidasoa Itzulia lehiatzen egon da, eta Espainiako afizionatuen mailako talderik hoberenak bai eta nazioarte mailako hoberenak parte hartzen duten lau egunetako lasterketako lehen hamabosten artean ibili da borrokan, azkenean sailkapen orokorreko 8. gpostua bere egin duelarik. Markina-Xemeingo txirrindularia, Bidasoa Itzuliko lehenengo euskalduna izan da.
Txomin Juaristi Bidasoako Itzuliko podium gainean. Argazkia: Agustin Arrieta
Berriatuko SAILKAPENA:
1. Iker Azkarate (Caja Rural – Seguros RGA) 3:21:30
2. Marc Buades (Euskadi Fundazioa) d.b.
3. Txomin Juaristi (Baque-BH) d.b.
4. Iker Ballarin (Quick Step Telco’m Gimex) d.b.
5. Markel de la Fuente (Eiser Hirumet) d.b.
6. Mauricio Moreira (Caja Rural – Seguros RGA) d.b.
7. Otto Fausto Chafer (Hostal Latorre) 3:21:43
8. Pello Manterola (Ampo) 3:21:46
9. Freddy Ovett (Caja Rural – Seguros RGA) 3:21:54
10. Jokin Aranburu (Ampo) 3:21:56
23 azpikoetako lehenengoa: Marc Buades (Fundacion Euskadi)
Bizkaiko 23 azpikoetako lehenengoa: Txomin Juaristi (Baque-BH Team)
Bizkaiko Elite mailako lehenengoa: Alain Ramirez (Eiser-Hirumet)
Taldeak: Caja Rural – Seguros RGA
Mendia: Mauricio Moreira (Caja Rural – Seguros RGA)
Tarteko helmugak: Pello Manterola (Ampo)
Eskualdeko lehenengoa: Txomin Juaristi (Baque-BH Team)