Berriatuko zesta-puntako 29. San Gregorio Txapelketako finalak jokatu ziren zapatuan [maiatzak 13]; gazte mailako, 2. mailako eta ohorezko mailako finalak jokatu ziren Berriatuko Mendibarren frontoian. Ohorezko mailan, Alberdi eta Bilbao I-ek irabazi zuten, eta Reto eta Lekue azpitxapeldun geratu ziren (30-21). 2. mailan, ostera, Goixerrik eta Manzik mendean hartu zituzten Unax eta Anton (30-17). Azkenik, Alexek eta Daneleko gazte mailako txapela irabazi zuten, Ibarluzea eta Paul garaitu eta gero (30-26).
Argazkia: Berriatuko Udala.
Argazkia: Berriatuko Udala.