Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Kirol batzordeak antolatuta, I. Kros Mistoa txapelketa egingo dute aurten, lehenengoz, Markina-Xemeinen; proba domekan izango da [maiatzak 21]. Kirola sustatu eta emakumeak kirola egitera animatzea ditu helburu proba berriak.
Zelaitik abiatuko dira bikoteak,
12:00etan eta
5 kilometro pasatxoko ibilbidea egin beharko dute. Zelaiaren beheko partean, Bera Kruz Ikastolaren parean egongo da irteera eta helmuga, eta antolatzaileek azaldu dutenez, bikoteak batera irten eta sartu beharko dira.
Ibilbidea: San Agustik kaletik Xemeinera joango dira, handik Barroetara abiatzeko. Gero, Beko Benta kaletik bide gorrirantz hartuko dute, eta kiroldegi aurretik Aldaola kalerantz joko dute Ituarte aurreko olibondoraino. Handik Arretxinagara abiatuko dira eta zuhaitz arteko bide gorritik igarota Lea-Artibai Ikastetxearen erreka ondoko bidea hartuko dute Uhagon pareraino. Zelaiari buelta emanda, Bera Kruz Ikastolaren parean egongo den helmugan sartuko dira bikoteak.
Lehen hirurentzat sariak. Zabalik dago izena emateko aukera,
webgunean. Hala ere, proba hasi baino 30 minutu lehenago ere izena eman ahalko dute bikoteek. Lasterketan parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira bikoteko, dortsala jasotzean ordaindu beharko direnak.
Krosaren amaieran sariak banatuko dituzte; lehen hiru bikote sailkatuek oparia jasoko dute herriko produktuekin.