ETX kultur elkarteak antolatuta XII. Mendi Ibilaldia egingo da domekan Etxebarri inguruko mendietan zehar.
Bi ibilbide egongo dira aukeran: 24 kilometroko luzea eta 8 kilometroko laburra.
Ibilbide luzekoek
07:30ean hasiko dute ibilaldia Peñanekua plazatik. Gutxi gorabehera sei bat orduko ibilaldia izango dela azaldu dute antolatzaileek. Ibilbidea ondokoa izango da: Koosa, Egiluz, Arnoate, Oitturri, Arno (618m), Jainkomendi, Larruskain eta Atzoinzabal. Arnoaten hornidura gunea edukiko dute ibiltariek.
Jendea, VII. Mendi ibilaldia egiten. Argazkia: ETX kultur elkartea
Ibilbide laburreko mendizaleak, bestalde,
10:00etan dute ordua martxan hasteko. Hauek ere Peñanekua plazatik irtengo dira, gutxi gorabehera hiru orduko ibilaldian parte hartzeko. Ibilbide laburra egiten dutenak Okoki, Akarregi, Egixarre eta Imutxetik igaroko dira, berriz ere Etxebarrira itzultzeko.
Parte hartzea
dohainik izango dela nabarmendu dute ETX elkartekoek, eta beraz, antolakuntza gerta litekeen ezbeharretaz ez dela kargu egingo.