Astelehenetik barikura [maiatzak 22-26] musikak Mutriku hartuko du. Izan ere, Mutrikuko Udal Musika Eskolak urtero egin modura Aste Musikala ospatuko du. Guztira lau emanaldi eskainiko dituzte; saio guztiak Zabielen izango dira, 19:00etan, Zabielen.
EGITARAUA
- Maiatzak 22 (astelehena): Ondoko taldeen emanaldia: biolina, klarineteak, tronboiak, saxofoiak eta Folk taldea.
- Maiatzak 23 (martitzena): Pop eta rock musika estiloko abestien emanaldia, plazan (Rockabye eta Blacksea taldeak).
- Maiatzak 24 (eguaztena): ez da emanaldirik egongo (musika eskolaren 30. urteurreneko entseguak)
- Maiatzak 25 (eguena): Txikien Eguna. Musika eta mugimenduen irakasgaian egindako lana erakutsiko dute. Bestetik, koruko taldeak eta aurten klarinetea, saxofoia eta bonbardinoa ikasten hasi diren ikasleek ere emanaldia eskainiko dute.
- Maiatzak 26 (barikua): Helduen Eguna. Euskal musika taldeen abestiak eskainiko dituzte.
Martitzenean saioa eskainiko duen Rockabye taldea.
Blacsea taldea.