Lekeition erreta hil zen gizonezkoaren heriotza ikertzen ari dira
75 urteko gizonezko bat erreta hil zen joan den barikuan [maiatzak 12] Lekeition. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizonezkoa erretzen ari zen adinekoentzako egoitza bateko terrazan, su hartu zuenean.
Jazoera 21:00ak aldera gertatu zen. Larrialdi zerbitzuetara deitu, eta gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina erreduren larritasunaren ondorioz, hil egin zen.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertaera ikertzen ari dira.