Tipi-tapa, igo olatu horira
Minbizia duten umeen ikerketa proiektu bat diruz laguntzeko maratoi solidarioa egingo dute etzi, Gernikan-Lumon. 8.000 bat kamiseta saldu dituzte dagoenekoGu be zuek gara lelopean, maratoi solidarioa egingo dute domekan, Gernika-Lumon. Gernika Atletism...
Minbizia duten umeen ikerketa proiektu bat diruz laguntzeko maratoi solidarioa egingo dute etzi, Gernikan-Lumon. 8.000 bat kamiseta saldu dituzte dagoeneko
Gu be zuek gara lelopean, maratoi solidarioa egingo dute domekan, Gernika-Lumon. Gernika Atletismo Taldearen eta Ospitaleko Lagunartea guraso elkartearen eskutik, jai giroan burutuko da umeen minbiziaren ikerketan laguntzeko ekimena. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute.Elkartasun maratoiaren helburu nagusia Biocruces osasun ikerketa institutuaren garapena laguntzea izango da. Zehatz esateko, Linfoma Linfoblastiko T-aren ikerketa genetikora bideratuko dute domekan zein orain arte bildutako dirua. 30.000 euro biltzea da erronka.
Izan ere, azken hilabeteetan ekimenaren kamisetak saldu dituzte, 5 euroan. Erantzuna «izugarria» izan dela nabarmendu dute Gernika Atletismo Taldeko kideek, 8.000 kamiseta inguru saltzea lortu baitute.
Babes zabala
Gu be zuek gara maratoi solidarioak babes zabala lortu du azken asteetan. Gernikar zein herritik kanpoko kirolariek, elkarteek, ikastetxeek eta beste ehun- ka norbanakok bat egin dute olatu horiagaz, haien babesa erakutsiz. Sare sozialetan, esaterako, oihartzun itzela eduki du, eta askok eta askok bideoak zein talde argazkiak zabaldu dituzte elkartasun keinu modura.
«Batik bat azken aste eta egunotan jende asko mugitu da, eta leku guztietatik partekatu dituzte argazkiak. Izandako erantzunagaz oso pozik gaude, eta domekan Pasealekua jendez betetzea espero dugu», azaldu dute Gernika Atletismo Taldeko kideek. Horrenbestez, domekan Pasealekua horiz janztea da antolatzaileen asmoa. 10:00ak aldera hasi eta 18:00etara arte, elkartasuna eta jai giroa uztartuko dituzte herritarrek.